Errenteriako Bizarain Beraun Ikastetxeko instalazioaren handitzea

25 azaroa, 2023

Bizarain Beraun ikastetxeak 87,2 kWp eta 80 kW nominaleko autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat zuen aurretik, 2021ean egina. Instalazio berriak 13,26 kWp-ko handitzea dakar, beraz, 100,46 kWp potentzia eskainiko du guztira.

Handitze horrek 510 Wp-ko 26 modulu ditu, eta lehendik zegoen inbertsoreari konektatu zaizkio.