Jardueraren hasiera:

 

Orion Solar (Orion Proyectos S.L.U.) 2006ko otsailean sortu zen Donostian. Instalazio fotovoltaikoetan lan egiten duen enpresa txiki eta dinamikoa gara.

dsc03023
IMG_1349

Esperientzia:

 

Hamabost urte baino gehiago daramatzagu sektore fotovoltaikoan.

Espainian eta Frantzian 150 instalazio baino gehiago diseinatu eta gauzatu ditugu urte hauetan, 6 MWp baino gehiago instalatuz hainbat modalitateetan: salmenta sarera (feed in tariff), autokontsumoa, isolatuak bateriekin edo bateriarik gabe, ur ponpaketa, etab.

Zure proiektua diseinatzeko zure kontsumoa eta eraikin edo lurraren ezaugarriak kontuan hartzen ditugu.

  • Estalki metalikoetan
  • Estalki lau edo terrazadunetan
  • Estalki teiladunak (buztinezkoak, arbelezkoa, etab…)
  • Erabateko integrazioa etxebizitzetan
  • Aparkalekuentzako markesinak
  • Markesinak eraikinen gainean
  • Integrazio arkitektonikoak
  • Lurrean: mugiezinak edo bi ardatzeko jarraitzekin
dsc01893
11-11-17-basque-culinary-center-integracion

Instalazioen segimendua:

 

Prebentziozko eta konponketako mantentze lanak. Egunero gure ardurapean dauden instalazioei jarraipena egiten diegu urrutiko monitorizazioaren bidez, gorabeherarik edo matxurarik izanez gero azkar jardun dezagun hauei aurre egiteko.

Gure bezeroei beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko laguntza ematen diegu.

gráfico 1
gráfico 2

Bezeroen alde, gure motibazioa:

 

Proiektuetan parte hartzen dugu irtenbide praktikoak eta eskuragarritasun osoa eskainiz.

Fotovoltaikoan sinesten dugu.